37. Euskal Liburu eta Disko Azoka.

sakatu handiago ikusteko.

Azokaren Kartelean Ideia bi uztartu nahi izan ditut.
Alde batetik, Globalizazio garaia (internet lekuko) eta euskal Kulturaren adierazgarri
izan zitezkeen elementu unibertsalak, Literatura musikatua bera eta
euskal grafia, lauburua eta euskal tipografia (Historia),
dena hilarri baten barruan.
"Arbasoen Baratza..."

Internetez baliatuz Munduaren Argazkia NASAko Serbidore batetatik jaso nuen.
Bestalde Euskal literaturari buruzko testuak bilatzen, hainbat egileen olerkiak,
narrazioak, musika doinuak eta beste erreferentziak... topatu nituen. Diasporan
egindako weborrietatik zein bertako komunikabideetatik moldatutakoak.

Xabier Leten "Izarren Hautsa..." eta Bernardum Dechepareren
LINGUAE VASCONUM PRIMITIAE abiapuntua bezela harturik grafikoki
adierazgarriak izan zitezkeen elementuekin "jolasten" hasi nintzen.

Euskal grafiari buruzko erreferentziei joaz artisautzak erabili ohi dituen apaingarri bila hasi nintzen.
Egokienak borobilaren inguruko 'errosetoiak' eta hoien artean adierazgarrienetakoa lauburua, jakina.
Beraz, "Izarren hauts" hori erabiliz (testuak) munduari bueltaka dabilen lauburu hori,
sortzaile eta korapilotsu izan daiteken eremu aberasgarri hori( internet, sorkuntza har-eman eremua)
'errauts edo hondakin' moduan Azokaren urrezko hizkietan gorpuzten da.
Noiz? 2002ko Abenduaren 4tik 8ra: Aurtengo azokaren bizi-iraupena.
Non? Durangon.

Hilærri metafisikoa...


Kartelean, Euskal Literaturan aukeratutako textuak...

Izarren hautsa egun batean
bilakatu zen bizigai,
hauts hartatikan uste gabean
noizpait ginaden gu ernai.

Eta horrela bizitzen gera
sortuz ta sortuz gure aukera
atsedenik hartu gabe:
lana eginaz goaz aurrera
kate horretan denok batera
gogorki loturik gaude.

Gizonak badu inguru latz bat
menperatzeko premia,
burruka hortan bizi da eta
hori du bere egia.

Ekin ta ekin bilatzen ditu
saiatze hortan ezin gelditu,
jakintza eta argia:
bide ilunak nekez aurkitu
lege berriak noizbait erditu
hortan jokatuz bizia.

Gizonen lana jakintza dugu;
ezagutuz aldatzea,
naturarekin bat izan eta
harremanetan sartzea.






Eta indarrak ongi errotuz
gure sustraiak lurrari lotuz
bertatikan irautea:
ezaren gudaz baietza sortuz
ukazioa legetzat hartuz
beti aurrera joatea.
Ez dadukanak ongi ohi daki
eukitzea zer den ona,
bere premiak bete nahian
beti bizi da gizona.


Gu ere zerbait bagera eta
gauden tokitik hemendik bertan
saia gaitezen ikusten:
amets eroak baztertuz bertan
sasi zikiñak behingoz erreta
bide on bat aukeratzen.

Gu sortu ginen enbor beretik
sortuko dira besteak
borroka hortan iraungo duten
zuhaitz ardaska gazteak.

Beren aukeren jabe eraikiz
ta erortzean berriro jakiz
ibiltzen joan direnak:
gertakizunen indar ta argiz
gure ametsa arrazoi garbiz
egiaztatuko dutenak. 

Izarren hautsa. Xabier Lete.
Mikel Laboa.


Biotzean min dut, min etsia,
negar ixilla darion miña.
Amona bat nun: gaur, enarak
etorri-garaiez aldegiña.

Eguzkirik ez dute
leiotan zapiak;
aur-yolasik ez dago
gaur zure kalean
Odeiek lits urratu
itxasoak orro.
Gizaldi bat geldirik;
gero, bat-batean:

Ots! ots! bizion oñok...

Errezka bi gizonek
argizai oriak;
gorputza lau billobok;
atzetik andreak.
Ai, ene lor arin au
zein dudan larria!
Besoek ez lan arren,
biotzak nekeak...

Ots! ots! bizion oñok...

Mendea ia betea,
ta ain illaun, gorputz xaar!
Bezak gogoa goien
i bezin ariña,
ta bezat nik nerea,
dei nazatenean,
ezin-itzal-Argiruntz
egatzeko diña!

Ots! ots! bizion oñok...

Orain larogei urte,
kale poz-gabeok
eguzkiak zitun-ta
zure aur-yolasak
alaitzen. Gaur arriak
ere baitira itzal...,
nork lekuskez, ikusi,
urte urdin igesak!

Ots! ots! bizion oñok...

Egun zaarrak yoan ta
berriak etorri,
gaur poz biar oñaze,

noiz burni noiz zillar,
zenbaitek ondamendi
baituten katea
lere-sorta bekizu
goi-muñoak zear!

Ots! ots! bizion oñok...

Bat-batean etan da
bizion ots ori.
Gorputza laga dugu
nunbait. Al-dakit nun!

Bultza naute barrura...
ñir-ñir aunitz argi...,
orsia-antzo sar nazu,
begi-lauso ta urgun.

Ots! ots! enagan biotz!


Amonatxo! Bakarrik
zagoku atean,
otz ta gogor, entzuten
zure azken-Meza!
Zerraldo-olen artetik
(negu-gaua iduri)
ez al-datorkizu, uluka,
aize erruki-eza?

Ots! ots! enegan biotz!

Begiok ero ditut
noranai doazkit;
dantza naasi bat darabilt
irudimenean.
Goruntz egik, biotza:
otoika lasa adi!
Ixilla sor ba'dadi
ire barrenean!

Ots! ots! enegan, biotz!

Ordu bete luzea
igaro zan. Noizbait,
berriro lor illauna
besoek... Urrena,
muño baten gañean
uri ixil bat arki...
Poz-oñaze-kateak
emen dik etena.

Ots! ots! bizion oñok...

Ol bat yaso ta ikusi
dut muxu ximela:
parre-antxa, bizirik
ba'lirau bezela:

Ots! ots! ler adi, biotz)

ordun, ixar bat biztu
du nere gau beltzak.
Begioi malko ixil bat
dardarka darite.
Noizbait itxaro-kabi
biur dan biotzak:

Ots! ots! yauzika, biotz)

"Agur! (oiuka dio),
gorputz ximur maite!
Agur, amonatxo!
Egun Aundirarte..."

Biotzean min dut, min etsia
zotiñik-gabeko negar-miña.
Alatsu txoriak, uda-ondoz,
negua du galazi-eziña.

Jose Maria Agirre "LIZARDI"

BIOTZEAN MIN DUT
(ILLETA-ERESI)

(Biotz begietan 114-126)

Antton Valverde.


Ohianeko pagoak blai
aideratuz hiru elai.
Ostadarraren harian dira
hirurak pausatu nahi.

Larrosak dira gorriak
edo bestela xuriak.
Hagitzez dira ederragoak
neskatilaren irriak.

Maldan behera urratsa
betiko bidean latsa.
Hodei ilunak gaua belzten du
udazkena ez da bedatsa.

Usapalak ostantzean
huts bat badut bihotzean.
Zatoz maitea gure etxera
dostatzera arratsean.

Eder basoan haritza
haran aldean garitza.
Fruitu antzera ontzen da hemen
gizasemeen bizitza.

Sagar gorriak dilindan
damea dago ganbaran
maite laztanez hartzeko eta
elkartzeko ohantzean.

Illuntasuna abailtzen da
luma galdu bat bezala
begiak uso, mingaina arana
zure bihotza ene aingura.


Hurrun gauhontzak uluka
zakur deslaiak zaunkaka
Mende oso bat iraganen dut
zure ondoan koblaka.

JOSEBA SARRIONANDIA
(Izuen gorde lekuetan barrena 24)
"Sorterriko Koplak". Mikel Laboa.


Ene begiek ez dute malko isuritzeko gogorik,
Denik eta bizitza bakarra bizi dutelako. Entzun,
Astiro doa denbora, idi gorrien gurdi hori.
Begira erlojuetako orratzak uneka herdoiltzen.
Zenbat gauza utzi dudan estarta bazterretan
Edo laku urdinen hondoan, bizitza bakarrean,
Eta zenbat aldiz galdu naizen behelainotan
Basoilar izateko ametsetan dabiltzan kurloiekin.
Ene desirak iada ez dira habia abandonatuak besterik
Ene bihotzean. Eguzkia gurpil ahul bat da.
Ez dezadan gehiago entzun, begiratu, ez pentsatu,
Bizitza hau bakarra delako, gal ez dadin, ibili ez
Eta senditu ere ez, harriak legez izan nahi dut;
Mendea eta segundua gurutzatzen diren lekua,
Lekua besterik ez izan, hurrin deritzan aberrian.

JOSEBA SARRIONANDIA.
Hau da ene ondasun guzia
.

Ene Begiek.
Abeslaria: Ane Irazu.
Musika: Mikel Errazkin.


LINGUAE VASCONUM PRIMITIAE
per Dominum Bernardum Dechepare
Rectorem sancti michælis veteris.

Heuscara ialgui adi campora

Garacico herria
Benedica dadila
Heuscarari eman dio
Behar duyen thornuya.

Heuscara Ialgui adi plaçara

Berce gendec vste çuten
Ecin scriba çayteyen
Oray dute phorogatu
Enganatu cirela.

Heuscara Ialgui adi mundura

Lengoagetan ohi inçan
Estimatze gutitan
Oray aldiz hic behar duc
Ohoria orotan.

Heuscara Habil mundu gucira

Berceac oroc içan dira
Bere goihen gradora
Oray hura iganen da
Berce ororen gaynera.

Heuscara
Bascoac oroc preciatzen
Heuscara ez iaquin harren
Oroc iccassiren dute
Oray cer den heuscara.

Heuscara
Oraydano egon bahiz
Imprimitu bagueric
Hi engoitic ebiliren
Mundu gucietaric.

Heuscara
Eceyn ere lengoageric
Ez francesa ez berceric
Oray ezta erideyten
Heuscararen pareric.

Heuscara
Ialgi adi dançara.



I
Batzuetan jartzen naiz etxetik begira
begiak jausten zaizkit leihotik behera
lurrean salto eginez kanikak balira
gaua etorri arte dibertitzen dira.

II
Ikusmira galduta asper naizenean
gogoa ipintzen dut etorkizunean
zer egin behar dudan euskaldun artian
suizidatzen ez banaiz datorren urtian.

III
Estraineko gauza zeharo alpertu
jatearekin soilik nor da gaur kontentu
asmatu behar ditut makina bat santu
egutegia festaz zerabat gorritu.

IV
Lagunekin paratu txokolotea jatea
zaku karrerak eta bidaia haundiak
ezagutu nahi ditut enpatxu eztiak
Konstantinopla eta Parisko zubiak.

V
Apaizei sotanak dizkiet kenduko
itsasuntzi piraten banderak egiteko
"tiovivo" batetan denok gara igoko
zintzoak garelako ez dugu ordainduko.

VI
Musika joko dugu alde guztietan
batek bonboan eta besteak tronpetan
bilutsirik bainatuz hilargi argitan
maitia bilatuko dugu ur azpitan.

VII
Biziko gara horrela hirurehun bat urtez
banku guztietako jabetzaren kaltez
sufrimendua eta nigarraren ordez
farra eta farrandaz historia betez.

VIII
Horrelakorik inoiz gerta ez baledi
izan gintezke arrano batzuetan txori
txit ondo hitzeginen eskuetan geldi
borreruak baditu milaka aurpegi.

"Zenbait bertso xelebre"
BERNARDO ATXAGA
RUPER ORDORIKA
"Hautsi da anphora"



Sarrerara itzuli